besteen malkoak itsasten zaizkizu
eta zeureak irensten nahiko lan duzu
bihotza gatzezko harri baten bihurtu zaizu
eztarriko korapilo min hura fosilizatuz
konturatu gabe, konturatu gabe, konturatu gabe
lau hormen erdian bihotz karratu bat
konturatu gabe, konturatu gabe, konturatu gabe
argizarizko aurpegi itzali bat
negu hotz baten esnatu zera
besoak ebakitako enbor bat zara orain
bakardadearen erosotasunean
odol epelduta, taupadak apalduta
konturatu gabe, konturatu gabe, konturatu gabe
hitz gutxiko erantzun behartuak
konturatu gabe, konturatu gabe, konturatu gabe
bixita motz deserosoak
begi dizdirarik gabe, azal zirrarik ere ez
hanketan dardarrik gabe, sutzen den sexurik ez
The band's latest project includes twenty-eight new short songs that clock-in at no longer than just under three minutes. Bandcamp New & Notable May 15, 2020
Recorded on the Grecian isle of Hydra, this is blissed-out psych pop with stacked falsetto harmonies and luscious arrangements. Bandcamp New & Notable Apr 9, 2023